dotb Durangaldeko Telebista

Iurretan instalakuntza solarrak ezartzen dituzten eraikinetarako hobari «eskasak» salatu du EH Bilduk

«Hobari txiki hauekin sustatu nahi ditu Udalak energia berriztagarriak?»

Irudian Zaldibarrren jarri den instalkuntza solarra

IURRETA.- EH Bilduk udal Gobernuaren jarrera salatu du egun bizi dugun egoera ikusita, eta larrialdi klimatikoan gaudela kontuan izanda. Azaltzen dutenez instalakuntza solarrak ezartzen dituzten eraikinek zergetan hobari eskas batzuk izatea onartu du aste honetan Udalbatzak, EAJ-PNVren botoekin. «Hobari txiki hauekin sustatu nahi ditu Udalak energia berriztagarriak?», salatu dute %50eko hobaria.

«Gure partetik, udal Gobernuari eskua luzatu diogu, energia berriztagarriak direla eta, estrategia bat diseinatzeko; epe labur, ertain zein luzera eman beharreko pausuak eta hartu beharreko konpromezuak zehazteko. Ez dugu erantzunik izan eta ez dugu izaterik ere espero», azaldu dute.

«Udalak benetan eguzki plaken instalakuntza sustatzea nahi badu, eredua ematen hastea luke eman beharreko lehenengo pausuetako bat, udal eraikinen teilatuak eguzki plakekin bete eta energia komunitateak bultzatuz adibidez. Zoritxarrez, hobari hauen kontua prentsara begira titular politak bilatzeko mugimendu bat baino ez dela uste dugu. Modan dagoen Green Washing-aren beste adibide bat», gaineratu dute..

Azkenik EH Bildutik aurreratu dute, EAJ-PNVren udal gobernuak benetan energia berriztagarriak sustatu nahi baditu Iurretan, «gu lanerako prest gaude. Utzi itxurakeriak eta has gaitezen benetan plan bat diseinatzen, egoeran larritasunak eskatzen duen arduraz eta seriotasunez».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.