Estatu mailan egindako Estatistika lehiaketan lehenak izateagatik

DURANGO | Ostiralean Fray Juan de Zumarragako institutuan egindako ekitaldian bertako hiru ikaslek, Ixone Sesmak, Saioa Garridok eta Maider Egiraunek dominak jaso zituzten Estatu mailan egindako Estatistika lehiaketan lehenak izateagatik. 470 talde eta 1240 ikasleen artean beraiek izan dira garaile. Bitxikeri moduan aipatzea azken frogan erabili behar zituzten datuak erabili beharrean beste batzuk erabili zituztela eta berriz egin behar izan zutela lana denbora tarte labur batean, epea bukatzen zelako. Zailtasunak zailtasun izugarrizko lana egin eta gero helburua lortu zuten
Zorionak neskak!!
Zorionak neskak eta irakaslea!!!