Durangoko San Frantzisko elizan izango da eguerdiko 13:00etan
DURANGO | Gabon kontzertua eskainiko du aurten ere Jaizale Durangaldeko Txistulari elkarteak Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean. Agerraldia, domekan izango da, abenduak 17an, Durangoko San Frantzisko elizan eguerdiko 13:00etan eta eguneko errepertorioa gabon kantekin osatuko da.
Jaizale taldeko txistulariez gain beste hainbat musikari izango da ekitaldian: metal laukotea, biolin laukotea, Durangaldeko abeslariak, trikitilaria, pianojolea eta bertsolaria.
Agerraldirako prestatutako errepertorioa:
- Ai hau gabaren zoragarria “Tapia eta Leturia” (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Din, dan, don Herrikoia (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Gabon gaua Franz Gruber (moldaketa Juanma Saez)
- Goazen guztiok goazen Jesus Gurrutxaga (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Hallelujah Leonard Cohen (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Hator hator Durangoko Plateruek, Antonio eta Juan Cruz de la Fuente (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Kaxka zuri Herrikoia (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Dringilin dron Herrikoia (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)
- Gabeko izar Herrikoia (moldaketa Fernando Aurrekoetxea)