dotb Durangaldeko Telebista

Jakoba Errekondoren eskutik “Herri-ortuak” izeneko hitzaldia Durangoko Institutuan

Frai Juan de Zumarraga Institutuak  antolatuta, 17:30ean hasiko da ostegun honetan, urriak 20

Hitzaldia ostegun hontan izango da

DURANGO | Gaur, osteguna, arratsaldeko 17:30ean, Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuak hitzaldia antolatu du Jakoba Errekondoren eskutik “herri-ortuak” ardatz hartuta.

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezagunaren esker, ordu bete t´erdiko iraupeneko hitzalditxoan, norbere ortuaz arituko da, berau sortzeko, zaintzeko trikimaluak ezagutzeko aukera izango da, baita aisialdi-aukera legez ortuarekin gozatzeko, pazientzia lantzeko, grina, interesa, ikerkuntza suspertzeko aukera gisa eta osasuntsu elikatzeko aukera landuz, besteak beste. «Zalantzak eta galderak prest ekartzea eskatuko genizueke parte hartuko duzuen guztioi, denon artean hitzaldi bizia eta koloretsua gauzatzeko. Hitzaldia aurtengo STEAM ekimenaren barruan kokatuta dago,eta “HERRI-ORTUAK ETA ELIKADURA BURUJABETZA” 22-23ko steam-erronkan parte hartzeko interesa duten guraso, irakasle-eta ikasle-ohi, eta durangaldeko herritarrak gonbidatzea du helburu», azaldu dute antolatzaileek.

Erronka handia eta sakona den arren, institutuko arlo eta maila ezberdinetan jarduera ezberdinak martxan jartzen hasiak dira, ikasleek, zeharkakotasunez, erronkari eusteko, erantzun erakargarriak eta anitzak garatzeko asmoz, eta ekarpenak egiteko. Era horretan, ikasleak lanean hasiak diren bezala, gurasoak eta herritarrak ere animatu gura dituzte honetan guztian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.