dotb Durangaldeko Telebista

Jose Mari Bastidak Surrandien dantza aurkeztuko du Durangon ostiralean

Durangoko Surrandien konpartsak 25 urte betetzen ditu aurten

Dantzaren aurkezpena urtarrilaren 26an izango da

DURANGO | Ate joka ditugu karnabalak, gainean ditugu, hori dela eta Kriskitin taldeko dantzari eta laguntzaileok hasi dira motorrak berotzen. Aurton Surrandien konpartsak 25 urte betetzen ditu, beraz ekarpen berezi bat egin nahi izan dute.

Aurretik zituzten musikei berri bat gehitzea bururatu eta Gasteizko Jose Mari Bastida “Txapi” txistulariari enkargatu zioten. Sasoiz egin du Bastidak bere lana eta urtarrilaren 26an aukeztuko dute berak sortutako Surrandien dantza izeneko musika Durangoko Arte eta Historia Museoan 18:00etan.

Jaizale txistulariek joko dute Bastidaren sorkuntza.

Musika ez eze, dantza edo koreografia ere sortu dute Kriskitin taldeko Oier Sarobe eta Jaione Fernandez Retanak Aritz Lasargurenen laguntzaz.

Aurkezpenaren ondoren Oier Araolaza Arrieta eibartar dantzari eta antropologoak Inauteriak, hartza eta mozorroen neguko festak hitzaldia emango du.

Urtero lez maskara tailerrak antolatu dituzte, urtarrilaren 27an eta otsailaren 4an  ordua: 11:00 – 13:00 

Dantza tailerra urtarrilaren 27an eta otsailaren 4an. Ordua: 12:00-12:30

Surrandien konpartsa otsailaren 10ean irtengo da kalez kalez hartza lagun duela. 18:00etan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime