dotb Durangaldeko Telebista

Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du gaur goizean

Akademiak 1991ko urtean urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle iurretako idazlea

Harrera gaur goizean izan da Euskatzaindiaren egoitzan ARGAZKIA: Euskaltzaindia

BILBO | Joseba Sarrionandia Iurretako idazlea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik jaso du diploma. Harrera, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita idazkariak eta Erramun Osa idazkariordeak egin diote.

Egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak. Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan.

Astelehenean, Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da idazlea: Bilbo Zaharrak antolatutako Forum-ean parte hartuko du, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera (19,00etan).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.