Iurretako bibliotekan izango da eta sarrera gonbidapenarekin izango da
IURRETA | Datorren astelehenean, urriaren 24an, biblioteken eguna ospatzen da, 1992an Balkanetako gatazkan erre zen Sarajevoko bibliotekaren suntsipena oroitzeko. Izendapen honekin gizarteari luburutegiaren ideia helarazi nahi zaio, adin guztietako irakurleen topaleku kultural gisa.
Bibliotekaren helburua zentro sozializatzaile bihurtzea da, zentro integratzailea izatea. Izan ere, kultura herritar guztientzat eskuragarria izan behar duen eskubidea da, eta hori ziurtatzeko bibliotekak behar ditugu.
Iurretako Bibliotekak egun honen ospakizuna dela eta hurrengo ekintza antolatu du:
Herriko idazlea den Joseba Sarrionandia idazlearen “Liburu erreketa” hitzaldia, historian zehar erre diren biblioteka eta liburuen kasuak ezagutu eta salatzeko, horrelakorik gehiago ez gertatzeko esperantzarekin.