dotb Durangaldeko Telebista

«Kafezaleak» taldeak irabazi zuen ostiralean ospatutako ‘V. Hirukoa Gala’

Guztira hiru talde heldu ziren finalera

Barikuan ospatu zen laugarren edizioa Platerunenan

DURANGO | Barikuan jokatu zen Hirukoa Gala lehiaketaren laugarren edizioa. Berbaro Elkarteak antolatutako lehiaketan 18 hirukotek hartu zuten parte aurten, eta giro bikaina egon zen Plateruenan, bi aurkezle paregabek gidatuta.

Kultura, musika, geografia, Durangaldea, pertsona famatuak… hainbat gairi buruzko galderak erantzun behar izan zituzten parte-hartzaileek, eta baita paperezko hegazkina jaurtitzeko proba berezi bat egin ere. Hiru talde heldu ziren finalera, eta «Kafezaleak» hirukotea izan zen puntu gehien batu zituena eta Errigorako otzara etxera eraman zuena.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.