Pasadan zapatuan banatu ziren sariak irabazleen artean

DURANGO | Labur Esanda Durangoko film laburren lehiaketaren IV edizioa ospatu da. Urtero lez, objektua eta esaldia jaso eta 24 ordu izan dituzte filma egiteko parte hartzaileek. Zapatu gauean dozenaka lagun batu ziren Plateruenan eta giro ederrean gozatu zuten filmez.
Aurten ere maila dotorea erakutsi dute Durango eta Durangaldeko parte hartzaileek.
– Gaia: bertigoa.
– Objektua: Kopa – Esaldia: esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.
Epaimahaiko kideek lan hauek saritu dituzte:
– Lehen saria: «Jabetza» filmari, Puixemoi Produkzioak taldearena.
– Bigarren saria: «Zirrikitu zoro oro zutik irriz» filmari, Zaharraz Harro taldearena.
– Hirugarren saria: «Terapiea» filmari, Hariketarrak taldearena.
Hemen aurkeztutako film laburrak zerrendatuta eta youtubeko lotura: https://youtu.be/vFr_rCG6zk8 00:21 «Howsi» – Tarkovskyren semeak 03:35 «Zirrikitu zoro oro zutik irriz» – Zaharra Harro 07:35 «Terapia» – Hariketarrak 13:01 «Babby Boom» – Hatu Arnasa 15:58 «Jabetza» – Puxemoi Produkzioak.





