dotb Durangaldeko Telebista

Bihar irekiko da euskaraldiko edizio berrian izena emateko epea

Belarriprest eta Ahobizi gisa  parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute

Belarriprest eta Ahobizi gisa ariketa sozialean parte hartu nahi duen orok izango du izena emateko aukera

DURANGO | Gero eta hurbilago dago Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta larunbat honetatik aurrera aukera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Euskaraldia ariketa masiboa maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean. Larunbat honetatik aurrera, beraz, Belarriprest eta Ahobizi gisa ariketa sozialean parte hartu nahi duen orok izango du izena emateko aukera. www.euskaraldia.eus gunean sartuta eman daiteke izena, edota kalean jarriko diren mahai informatiboetan. Gune horietan, ariketa prestatu eta modu erosoenean egin ahal izateko informazio eta aholkuak ere topatuko dituzte herritarrek. Beste behin, herritarren hizkuntza ohituretan eta praktika linguistikoetan euskarak gero eta leku zabalagoa izan dezan gura dugu.

Haur eta nerabeak, ‘xaxatzaile’

16 urte azpiko herritarrek ere euskararen biziberritzean eta erabileran zeresana dutelakoan, ‘xaxatzaile’ figura proposatu du Euskaraldiak.

Solasaldia museoan

Bestalde, martxoaren 26an Kike Amonarriz soziolinguistak berbaldia eskainiko du Durangoko Arte eta Historia museoan; 18:30ean hasiko da ekitaldia. Euskararen sustapenean dauden erronkei buruz jardungo da, eta, euskarara jende berria erakartzeari buruz hausnartuko du, baita ere.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.