Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Durango 1936 Kultura Elkarteak ehundaka herritarren testigantzak grabatu ditu bideoz urteetan. Gerrako, aurreko eta osteko gertakariak eta bizipenak ezagutzeo ezinbesteko lana da. 1936durango.org webgunean daude guztiak jasota. 2021. urtean Iban Gorritik ere, 31 lekukoren bizipenekin “31 vidas” liburua argitaratu zuen.


