Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | 2021ean Durangoko kanposantuan hobi komunetan ehortzitako pertsonak identifikatu eta euren ondorengoak lokalizatzeko ikerketa egin zen.
Kanposantuko erregistrotik kendutako orrien transkripzioan zerrendatzen ziren 84 pertsonen erreferentziak (ez beti izen-abizenak) izan ziren ikerketaren oinarri.
51 pertsona identifikatu ziren izen-abizenekin. Horietako 30en kasuan, euren ondorengoak ere aurkitu ziren.