Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Alarmak jo arren, gutxik joan ahal izan zuten babeslekuetara. Kurutziaga kaletik Alde Zaharrera gerturatu ziren hegazkinak Andra Mariko kanpandorrea erreferentziatzat hartuta, eguzkia atzean zutela. Lehenengo bonbak Vera Cruz ermita parean jaurti zituzten.


