dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

MAIATZAK 17 | Otxandioko “Andikona Elkartea”

Durangoko bonbadaketaren 85. urteurrena DURANGO | Hamarkadak lanean daramatzan taldea da. Uztailaren 22an herriko Andikona plazan oroimen ekitaldia egiten dute, 1936ko bonbardaketan hildakoak gogoratzeko. Nestor Basterretxeak egindako “Heriotza zerutik etorri jakun” eskultura jarri zuten plazan 2011. urtean. Eusko Ikaskuntzak “Gerra zibila Otxandion” lana argitaratu zuen urte berean. Eta Otxandion ere, gerra zibilak herrian eragindakoak ezagutzera …

MAIATZAK 17 | Otxandioko “Andikona Elkartea” Leer más »

MAIATZAK 16 | Mañariko 13 alabak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Gerra garaian espetxeratutako Mañariko emakumeak izan ziren. Gehienak arrazoi politikoengatik (euskal nazionalismoaren zein errepublikaren aldeko propaganda burutzea edota euren aldeko botoa ematea). Bi-lau hilabeteko zigorra izan zuten gehienek, eta Larrinagako kartzelara eraman zituzten. 2020an Mañariko udalak omenaldia eskeini zien. Gerediaga Elkarteak egindako ikerketa izan zen oinarri eta “Atearen ostean, …

MAIATZAK 16 | Mañariko 13 alabak Leer más »

MAIATZAK 15 | Ehortzitakoen ikerketa

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 2021ean Durangoko kanposantuan hobi komunetan ehortzitako pertsonak identifikatu eta euren ondorengoak lokalizatzeko ikerketa egin zen. Kanposantuko erregistrotik kendutako orrien transkripzioan zerrendatzen ziren 84 pertsonen erreferentziak (ez beti izen-abizenak) izan ziren ikerketaren oinarri. 51 pertsona identifikatu ziren izen-abizenekin. Horietako 30en kasuan, euren ondorengoak ere aurkitu ziren.

MAIATZAK 14 | Gipuzkoako gerra komisaldegia

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Euzkadi egunkariak 1936ko urrian argitaratu zuenez, Gipuzkoatik ihes egin ostean, miliziano eta gudarien “Gipuzkoako gerra komisaldegia” Iurretako Bidegan etxean kokatu zen. Urriaren 1ean, esaterako,  Gipuzkoako batailoietako buruak Bideganen batzeko deialdia egin zuten, soldaduei iraileko nominak ordaintzeko dirua banatzeko.

MAIATZAK 13 | Udaberririk ankerrena

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | urtean argitaratutako komikia da. Ume batzuen begietatik 1937ko udaberrian gertatutakoa irudikatu eta kontatzen dute Unai Iturriagak eta Alex Sanvik. Durango 1936 Kultura Elkarteak sustatutako argitalpena izan zen. Udazkenerako berreditatu egingo du Durangoko Udalak.

MAIATZAK 11 | Kanposantuko kapera

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 1939an frankistek euren hildakoak omentzeko eraikitako kapera da. 2008an, “Adiskidetzea eta Bakea” izendatu, eta bateko eta besteko hildakoak omentzeko gune modura berregokitu zuen udalak. Ikur frankistarik ez litzatekeela egon behar uste dute batzuk, eta hildako guztiak batera eta kutsu katolikoa duen leku baten omentzea ere ez dela egokia.

MAIATZAK 10 | Lekukoak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Durango 1936 Kultura Elkarteak ehundaka herritarren testigantzak grabatu ditu bideoz urteetan. Gerrako, aurreko eta osteko gertakariak eta bizipenak ezagutzeo ezinbesteko lana da. 1936durango.org webgunean daude guztiak jasota. 2021. urtean Iban Gorritik ere, 31 lekukoren bizipenekin “31 vidas” liburua argitaratu zuen.

MAIATZAK 9 | Aztarnak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutzeko ibilbidea diseinatu genuen 2015.urtean. Audiogidak erabilita egin daiteke, ibilbidearen 6 guneetan informazio panelak daude, hiru hizkuntzatan liburuxkak argitaratu dira, ikus-entzunezko laburra ekoiztu da eta Durango360º bisita birtuala ere aztarnen ibilbidean oinarritu da.

MAIATZAK 8 | Kereila kriminala

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Durango bonbardeatu zuten Aviazzione Legionariako 46 abiadoreen kontrako kereila kriminala aurkeztu zuen 2017an Durangoko Udalak, «1937ko Martxoak 31» batzordeak aho batez onartuta. Gerediaga Elkarteak egindako ikerketa historikoa oinarri izan zuen kereilak. Urtebete beranduago artxibatu egin zuen epaitegiak. Erabakiari jarritako helegiteak ez zuen aurrera egin.