[dotb.eus] Berrizko jaiak antolatzeko deialdia
Batzarra otsailaren 12an izango da 20,00etan Berrizko Kultur Etxean BERRIZ.- Berrizko Udalak Inauteriak eta San Pedro eta Santa Isabel jaiak antolatzeko deialdia luzatu die berriztarrei. Batez ere inauteriko jaiak bertan daudela kontutan izanik, herriko jai hauek «alaiago eta ideia berriekin izateko asmoz» batzar bat antolatu dute datorren otsailaren 12rako Berrizko Kultur Etxean, 20,00etan.









