dotb Durangaldeko Telebista

Osasun langile gabeziari aurre egiteko neurriak eskatu dizkio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari

Azken urteetan Durangaldeko osasun zentroetan eginiko murrizketen inguruko azalpenik eman ez izana egotzi diote Jaurlaritzari

EH Bilduko ordezkariek agerraldia eskaini dute

DURANGALDEA | Durangaldeko EH Bilduko ordezkariek agerraldia eskaini dute astelehen honetan Landakoko osasun zentroaren aurrean, azken urteetako murrizketak salatu eta lehen mailako arreta sendotzeko neurri errealak aldarrikatzeko. Azken asteetan osasungintzan lanean ari diren profesionalekin bilera ezberdinak egin dituztela azaldu dute EH Bilduko ordezkariek eta zerbitzuaren gainbeherak Durangaldeko herritarrengan dituen eraginez mintzatu dira. 

Besteak beste, erizainak medikuen lana egiten ari direla edota langileen bajak ordezkatzen ez direla salatu diete osasungintzako profesionalek koalizioko kideei, eta hauek arazo guzti horiek ezkutatu nahi izatea egotzi diote Gotzone Sagardui sailburuari. “Herritar guztiok dakigu Osakidetza ahultzeko estrategia honen atzean beste interes batzuk daudela, eta, aldi berean, guztiok dakigu Osakidetzak behar duena baliabide gehiago bideratzea dela”.

Osasun langileekin egindako bileretan eskualdeko osasun zerbitzuak hobetzeko hainbat proposamen jaso ditu ere EH Bilduk. Hala nola, larrialdi eta etxez etxeko osasun zerbitzua indartzea, pediatria zerbitzua arratsaldez eta jai egunetan ezartzea edota anbulantzia medikalizatua izatea eskualdean.

“Arduratuta gaude azken urteetan eskualdeko osasun zerbitzuek eman dute beherakadarekin, eta osasungintzako profesionalak bat datoz gure beldurrekin. Murrizketak gainditzeko beharrezkoa da une honetan dagoen langile gabeziari aurre egitea eta mediku eta erizain gehiago kontratazea. Profesional gehiago da behar duguna, ez zementu gehiago”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.