dotb Durangaldeko Telebista

Santa Agedako kopla eta makilak Elorrioko kaleetan zehar ibiliko dira ostiral honetan

Ibilbidea 19:00etan hasiko da Herriko Plazan

Ibilbidea 19:00etan hasiko da Herriko Plazan

ELORRIO | Ibilbidea 19:00etan hasiko da Herriko Plazan eta bertan Iturrizoro Elkartea, Berriotxoa eta parrokiako abesbatzak eta parte hartu gura duten elorriarrak elkartuko dira. Ohitura denez, Santa Agedako abesti herrikoiak herriko hainbat lekutan zehar ibiliko dira, errotze handia eta herritarren begikotasuna duen jardunaldia girotuz.

Jardunaldia, Iturrizoro Elkarteak antolatu du Udalarekin lankidetzan, eta segurtasun-neurri guztiak betez egingo da. Hori dela eta, beharrezkoa izango da musukoa uneoro erabiltzea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.