dotb Durangaldeko Telebista

Santa Maria Parrokiako kanpai jotzearen grabaketa egingo da gaur Zornotzan

Eliza eta ermita desberdinen kanpai-jotzeen bilduma jasoko duen laburmetraia osatzen ari da

Grabazioa gaur izango da ARGAZKIA: Imanol Aragon

AMOREBIETA-ETXANO | SAC Zornoza Amorebieta-Etxanoko eliza eta ermiten kanpai jotzearen inguruko laburmetraia ekoizten ari da eta horren harira, goizeko 10:00etan Santa Maria parrokiako kanpai jotzea grabatuko du; ondorioz, kanpai hotsa ohikoa baino gehiago luzatu daiteke.

Amorebieta-Etxanoko eliza eta ermita desberdinen kanpai-jotzeen bilduma jasoko duen laburmetraia osatzen ari da SAC Zornoza elkartea eta horren harira, gaur, Santa Maria Parrokiako kanpai-jotzea grabatuko du.

Hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du ohikoa baino gehiago luza daitekeela bihar goizean kanpai hotsa, grabaketa lan horiek direla eta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.