dotb Durangaldeko Telebista

Santixau Egunaren ondoren Garain jaiek aurrera jarraitzen dute

Gaur tortilla-txapelketa ospatuko da eta ekitaldiek domekara arte jarraituko dute

Atzoko ezpata dantzarien erakusketaren momentu bat. ARGAZKIA: dotb Durangaldeko Telebista

GARAI| Garaiko jaiek aurrera jarraitzen dute eta atzoko Santixau Egunaren ostean oraindik ere hainbat ekitaldi egongo dira datorren domekara arte.

Horrela, gaur uztailak 26, meza nagusia eta Santiagoren irudiaren ohiko prozesioaren ondoren arratsaldean tortilla-txapelketa egongo da eta gauean erromria IRATZAR taldearekin.

Uztailaren 27an umeentzako jolasak eta mus-txapelketa eta Txistuman Elizabarrin egongo dira, eta uztailaren 28an briska txapelketa ospatuko da.

Uztailaren 29an, berriz,  gazteen poteo musikatua, ondoren, bazkaria eta ginkana, eta arratsaldean pilota partidak ospatuko dira. Eta arratsaldeko 20:00etan bertsolarial izango dira Sarai Robles, Ander Sarriugarte, Oihana Arana eta Iruri Altzerreka garaitarrarekin. Gauen HATXE eta KILIMAK taldeen musuika emanaldia egongo da.

Uztailaren 30ean herri bazkaria eta eguna LUHARTZ taldearekin bukatuko da.

Jaiak domekan, San Inazio egunean bukatuko dira. Goizean Meza nagusia egongo da, ondoren dantza-saioa eta  igel-jokoaren tokiko txapelketa. Eta arratsaldean asto-proben erakustaldia, Naiara eta Izarra trikitilarien emanaldia eta bukatzeko herri-afaria (nork berea ekarri beharko du).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.