dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko Sortuk Txiki eta Otaegi gogoratu ditu, 46 urte fusilatu zituzten egunean

Atzoko ekitaldian «gure herriaren askatasunaren alde eroritakoak oroitzeko eta euren borrokak bizirik jarraitzen duela» aldarrikatu zuten Sortutik

Atzoko ekitaldiaren irudia Benita Uribarrena parkean

DURANGO.- Durangoko Sortuk, atzo, irailak 27, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 46 urte bete diren egunean, herriaren askatasunaren alde eroritakoak oroitzeko eta euren borrokak bizirik jarraitzen dutela aldarrikatzeko ekitaldia egin zuten Benita Uribarrena parkean.

Sortuk adierazi duenez, herri honi izateko eta erabakitzeko eskubidea bortxaz lapurtzen jarraitzen dutela salatu dute, «eta azkenaldian ikusi dugun moduan, herri honetan gertatutakoaren gaineko errelatoa gudu zelai bilakatu dute ezker independentismoa eta gure proiektu politikoa higatzen jarraitzeko«.

«Bortxaz, kriminalizatuz eta euren epaitegi berezien bitartez memoriarako eskubidea ukatu gura digute. Guk ondo dakigu nondik gatozen eta nora goazen. Luzea eta oinazez betea izan da orain arteko bidea, eta helburua lortu arteko ez da izango neke bakoa. Aintzat hartzen ditugu eragindako saminak, ez geuk jasandakoak bakarrik. Ez diegu ihes egiten gure ardurei. Baina ez dugu onartzen Ezker Abertzaleari behin eta berriz autokritika eskatuz gure egitasmo politikoa gaitzetsi eta baztertzea bilatzen dutenen azpikeria, ez dezatela gatazkaren izaera politikoa eta aldebikoa ukatu euren ardurak zuritzeko», Sorturen esanetan.

Azkenik aldarrikatu dute, «inoiz baino argiago dago gure herriak ez duela etorkizunik Espainia eta Frantziaren menpean; euren izaerak eta jarrerak ezin argiago erakusten digute askapen nazionala eta soziala behar-beharrezkoak ditugula».

Amaitzeko, Durangoko Sortuk, Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskaldunaren alde borrokan jarraitzeko deia egin dute, «norberak bere eremuan eraginez».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.