Izena emateko epea zabalik dago urriaren 1era arte

BERRIZ.- Berrizko Udaleko kultura arloak Txistu eta zeramika ikastaroak eskaintzen ditu 6 laguneko talde txikientzat, eta gutxienez 3 Berrizkoak izan beharko dira.
Txistu ikastaroa hastapenekoa izango da eta urriaren 6an hasiko da; zeramika ikastaroa, berriz, nagusiki helduei zuzenduta dago eta urriaren 4an hasiko da. Ikastaro biak urritik ekainera luzatuko dira eta hiru hilean behin 70 euroko kuota izango dute.
Izena emateko epea zabalik dago urriaren 1era arte kultura@berriz.eus helbide elektronikoan eta 94 682 78 60 telefonoan.