Programazioa bihar hasiko da Intxausti eta Larrañagaren erromeriarekin plazan
IURRETA | Dena prest hurrengo bi egunetan Iurretan «Urrijena» ospatzeko. Bost urtean behin ospatzen da eta hogei talde inguruk parte hartuko dute. Gainera, edizio honetan 65 urtetik gorako dantzariei omenaldia egingo zaie eguerdian Aita San Miguel plazan egingo den ekitaldian, 80 urtetik gorakoei lore sorta bat ere emango zaie. Jon Irazabal iurretarra eta Juanito Gallastegi urte askoan herriko apaiza izandako, ere gogoratu dira.
Urriak 11, ostirala
● 19:00 Erromeria Intxausti eta Larrañagarekin plazan.
Urriak 12, larunbata (Urrijena)
● 9:15 Taldeen argazkia Iurretako plazan.
● 10:15 Pasakallea herrian zehar.
● 12:00 Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza
Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorakoei
Bukatzeko andra eta gizonen Soka Dantza
● 15:00 Bazkaria (Askondoko karpan)
● 18:00 Kantaldi / dantzaldia BADA GIRO taldearekin