dotb Durangaldeko Telebista

WikiEmakumeOK DOnK ZINEBI65ean estreinatuko da gaur Bilbon

Lan honetan Durangoko Andereak taldeko kideek ere parte hartzen dute, besteak beste, Marisa Barrenak eta Isabel Iraurgik

Estreinua datorren martitzenean izango da

DURANGO | 2023ko ZINEBIren 65 edizioan WikiEmakumeok DOnK dokumental KORALboratiboa estreinatuko da. Bertan Wikipedian emakumeen biografiak egiten aritzen diren emakumeeon genealogia kontatzen da eta egitasmo honetan Durangaldeko Wikilariak eta Durangoko Andereak taldeko kideek ere parte hartzen dute, esaterako, Marisa Barrenak eta Isabel Iraurgik. Bihar, azaroak 14, dokumentalaren proiekzio-emanaldia izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Bilboko BBK Aretoan. Doakoa izango da, aforoa bete arte.

Abesti baten bidez, Wikipediako editore-taldearen prozesua kontatzen du Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. Emakume horiek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko, mundu digitalean ere, berdintasun handiagoa lortzeko. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen du, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz.
Fitxa teknikoa
Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea, Nerea Uriarte Goitia
Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea, Nerea Uriarte Goitia
Josi Sierra Orrantia
Josi Sierra Orrantia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime