dotb Durangaldeko Telebista

Zaldaik Iurretako Mendi Astea antolatu du, tartean Basatzan 2024 hilak 27an

Lehen ekitaldia datorren urtarrilaren 23an izango da dokumental eta hitzaldi batekin

Lehen ekitaldia hila 23 an izango da

IURRETA | 2024 urtea hastearekin batera urtarrilaren 23tik 28ra bitartean IURRETAKO VII. MENDI ASTEA burutuko da.  Urtero bezala, mendia herrira hurbiltzen saiatuko da Iurretako Zaldai elkarteak egunotarako antolatutako ekintza desberdinen bitartez. Tartean BASATZAN 2024 ANGELMAN – IURRETAKO VII. MENDI BIZIKLETA MARTXA ere ospatuko da, Angelman sindroamearen elkartea lagunduz.

EGITARAUA

Urtarrilak 23, 19:00etan, asteartea, Goiuria kultur gunean:

CARROS DE FOC

DOKUMENTALA + HITZALDIA 

Eñaut Aiartzaguena

Urtarrilak 24, 19:00etan, asteazkena, Goiuria kultur gunean:

THE GREAT, TEHE BASQUE AND YOU

DOKUMENTALA + HITZALDIA

Mikel Bringas

Urtarrilak 25, 19:00etan, osteguna, Goiuria kultur gunean:

ZANSKAR 2023

DOKUMENTALA + HITZALDIA

Joseba Iztueta

Urtarrilak 26, 19:00etan, ostirala, Askondoko aterpean:

ZALDAI MENDI ERRONKA 2023 – SARI EMATE EKITALDIA

Urtarrilak 27, 10:00etan, larunbata, Askondoko aterpetik hasita:

BASATZAN 2024 – ANGELMAN – IURRETAKO VII. MENDI BIZIKLETA MARTXA

IZEN EMATEA: Urtarrilaren 8tik aurrera www.kirolprobak.com atarian egin daiteke 8 euroko ordainketarekin, aldiz egunean bertan 12 euro izango da izen ematea.

Ateratako dirua ANGELMAN sindromearen elkartearentzat izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.zaldai.eus / zaldai@hotmail.com/ 615789859

Urtarrilak 27, 18:00etan, larunbata, Askondoko aterpetik hasita:

GALLANDARA FRONTALEKIN

Umeekin egiteko moduko ibilbidea.

Txikienek ibilbide erdian batzeko aukera izango dute Lukuarrietatik hasita.

Urtarrilak 28, 12:00etan, igandea, Askondoko aterpean: Eguraldi txarrarekin Goiuria kultur gunean

HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA

Amaia Egidazu 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime