Donien Atxa arratsaldeko 20:00etan jasoko da
AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako Berna auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbat honetan. Donien Atxa jasoko da eta txapliegoen ondoren trikitariek giroa alaituko dute. Jaiak zapatuan jarraituko dute mezarekin eta Ariñ Ariñ dantza taldearekin batera.
Abuztuak 5
20:00 Donien Atxa jaso eta ondoren txapligoak botako dira
21:00 Trikitilariak: Petite eta bere lagunak.
Abuztuak 6
12:00 Meza. Ariñ-ariñ dantzataldea, saltxitxa-jana eta triki poteoa.
14:00 Igel joko txapelketa.
18:00 Briska txapelketa.
21:00 Auzo afaria
22:00 Erromeria Astiasaran II eta Andonegigaz.
00:00 Txokolatada.