dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Igor Elortza garaile Donibane Lohizuneko finalaurrekoan

Iruñeko saioa baino ez da geratzen Barakaldon izango diren finalistak ezagutzeko.
Finalaurreko baten faltan, gero eta gutxiago falta da irabazlea nor den jakiteko

DURANGO.- 710 puntu eskuratu zituen atzo  Igor Elortzak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan jokatu den finalaurrekoan.

Donibane Lohizunek hartu zuen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko finalaurrekoa. Ohi bezala, 17:00etan hasi zen saioa eta 15:30ean ateak zabaldu bezain pronto Jai Alaia bertsozalez bete zen; guztira, 2.280 bertsozale elkartu ziren pilotalekuan.

Zozketak agindutako hurrenkeran oholtzaratu ziren Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jone Uria, Julio Soto, Iñaki Apalategi eta Agin Laburu. Fernando Anbustegik egin zituen gidari lanak saioan zehar: binaka gaia emanda zortziko handian jarri zituen bertsolariak lehendabizi, zortziko txikian gero, puntutan aritu ziren ondoren eta hamarreko txikiko ofizioak egin zion bide amaierako kartzelako lanari: «Gezurra esan duzu baina merezi izan du».

Igor Elortzak eskuratu zituen puntu gehien; 710 lortu zituen guztira durangarrak. Jarraian honela geratu zen sailkapena: 707,5 puntu eskuratu zituen Maialen Lujanbiok; 671 Julio Sotok; Jone Uriak 668,5 erdietsi zituen; 634,5 Agin Laburuk; eta 633,5 izan ziren Iñaki Apalategirentzat. Epamahi lanetan Joseba Santxo, Mirari Azula, Eneko Bidegain, Ekaitz Elorriaga, Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren eta Nerea Bruño aritu ziren, eta idazkari lanetan Joxe Mari Altuna eta Gorka Segurola.

Atzo eskuratutako puntuak aurreko itzulian lortutakoei batzen zaizkie eta batura hori izango da Barakaldoko finalerako giltza zazpi bertsolarirentzat. Finalaurreko baten faltan, gero eta gutxiago falta da giltza nork izango duen jakiteko. Datorren larunbatean Iruñean jakingo dugu hori.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime