dotb Durangaldeko Telebista

131 ikaslek hartu dute parte aurten zornotzako ‘Booktuber’ lehiaketan

Udalak antolatutako edizio honetan lau kategoriatan izan ohi dira sarituak; aurten ordea, aipamen bereziko bi sari ere banatu dira, erakutsitako maila altuaren adierazle

Aurtengo edizioko sarituak

AMOREBIETA-ETXANO | Teknologia berrian laguntzarekin gazteen artean euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen Booktuber lehiaketa jarri zuen martxan 2019an Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurtengo edizioan 131 ikaslek eta 68 taldek hartu dute parte, lau kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila, 1. eta 2. DBH, 3. eta 4. DBH eta Batxilergoa. Udalak aste honetan bertan egin du sari-banaketa, eta lau kategoriatako saridunez gain, aipamen bereziko beste bi sari ere banatu ditu, erakutsitako maila altuaren erakusle: 

  1. Kategoriako irabazlea (LH 5-6): Izaro Esturo
  2. Kategoriako aipamen berezia (LH 5-6): Mikel Agirre
  3. Kategoriako irabazlea (DBH 1-2): Olatz Bezi, Lezuri Kobeaga eta Paule Rodriguez
  4. Kategoriako irabazlea (DBH 3-4): Naroa Gonzalez
  5. Kategoriako aipamen berezia (DBH 3-4): Paule Romano
  6. Kategoriako irabazlea (Batxilergoa): Igor Miguel

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.