Apirilaren 2tik 5era bederatzi kirol jarduera probatu zituzten neska-mutilek

ELORRIO | Pazko asteko egunak ederki zukutu zituzten Lehen Hezkuntzako umeek. Herriko kirol elkarteek eta Athlon kooperatibako kideek dinamizatu zituzten Kirol Asteko saioak, eta azaldu dutenez, orokorrean ondo garatu zuten egitaraua, nahiz eta onartu duten zailtasunak izan dituztela partaide kopuru altua kudeatzeko orduan.
Izan ere, Lourdesko Amako, Herri Eskolako eta Txintxirri ikastolako 161 neska-mutilek parte hartu dute gutxienez jardueraren batean: txirrindularitzan 62k, areto futbolean 77k, esku pilotan eta txikibox-en 98k, saskibaloian 83k, futbolean 112k, errugbian 83k, mendi irteeran 90ek eta eskubaloian 89k. Inskripzio orria bete zutenetatik, 63 neska eta 86 mutil zenbatu ziren.


