Kultur eta kirol programazioa ekainaren 2tik 11ra arte luzatuko da

DURANGO | Aurten ere Euskal Jaien edizio berri bat ospatuko da Durangon, herriko hainbat elkarte eta ikastetxeren lankidetza eta inplikazioari esker. Zehazki, 20 elkarte izango dira Euskal Jaien 26. edizioan parte hartuko duten eragileak eta kultur eta kirol programazioa ekainaren 2tik 11ra arte luzatuko da, 22 jarduera izanik.
Ekimenaren prentsaurrekoan Ima Garrastatxu Durangoko alkateak ekimena balioan jarri nahi izan du. “Beste urte batez hemen gaude eta ate joka daude Euskal Jaiak. Izan ere partiduak hasi dira, baina plazer bat da herriko elkarteekin programa hau osatzea, eta beraiek dira protagonista bakarrak; kultura eta kirola protagonista izango dugu hurrengo egunotan”, azaldu du. Izan ere, udaleko arduradunek azaldu duten moduan “oso pozik gaude hainbat ekintza mantendu direlako, beste batzuk indartu egin dira eta berriak antolatzen direla ikustea”.
Ekainarek 2tik aurrera eta 11ra arte 26. Durango Euskal Jaietako hainbat ekintzaz beteko da, euskal kultura zabaltzeko helburuarekin. Udalak, udalerriko elkarte ezberdinekin lankidetzan, programazio hau antolatzen du, eta gero eta gehiago dira bertan parte hartzen duten elkarteak eta aurkezten dituzten kultura diziplinak. Oraingoan, 20 elkarte izango dira parte hartuko dutenak eta 22 ekintza antolatu dira.
Programazio guztia HEMEN