Ekainaren 9tik 11ra bitartean ospatuko dira

OTXANDIO.- Gaur hasi eta hurrengo ekainaren 11ra arte Mekoletako jaiak ospatuko dira Otxandion. Egun hauetan ere Durangaldeko IV. kopla Txapelketa ospatuko da.
Txupinazoa gaur 21,00etan izango da eta ondoren afari herrikoia eta Liher eta Larregi taldeen kontzertua egongo da.30
Larunbatean 17,30ean hasiko da egitaraua Urduri dantza taldearekin eta 18,30ean Ikusi makusi taldearen “Ipui katramilatua” ikuskizunaren ordua izango da eta 20,00etan Triki burduntzi Xabi eta Josebaren eskutik
22,00etan Durangaldeko IV. kopla lehiaketa hasiko da Eneko Abasolo «Abarkas», Miren Amuriza, Igor Elortza, Txaber Altube eta Iruri Altzerrekarekin beste batzuen artean.
Ondoren erromeria egongo da Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldearekin
Azkenengo eguna igandea izango da eta igoera goizeko 9,00etan hasiko da San Bernabe igoerarekin, 13,00etan meza eta luntxa egongo da eta 17,30ean Briska eta mus txapelketak ospatuko dira bukatzeko.


