Lehen ekitaldia bihar arratsaldeko 17etan hasiko Musika Eskolan
DURANGO | Martxoaren 31an 85 urte bete dira faxistek Durango bonbardatu zutenetik. Horren ondoren etorri zena ezaguna zaigu: Faxistak Euskal Herrira sartu eta urte luzez agintean egon ziren, inposizioa eta errepresioan oinarrituz. Hala ere, Euskal Herriak eta haren askatasun nahiak zutik iraun zuten, eta horri esker gara gaur hemen.
Getaturikoa berriz ez errepikatzeko, Durangoko bonbardaketaren 85.urtuerrena baliaturik, «Durango 1937-2022» dinamika abitu dugu Ernai Durangotik. Dinamikaren baitan, arratsalde osorako egitaraua egongo da bihar apirilaren 2an, larunbatean. Arratsaldeko 17.00etan Durangoko Musika Eskolan «Faxismoa 2022.urtean» izango dugu hizpide. «Antifaxistak atzo eta gaur» lemapean, mobilizazioa burutuko dugu 19.00etan Andra Maritik. Azkenik, 21.00etatik aurrera Dube, Hatxe eta Selektah Stepi (Band Sound) & Lagunaken kontzertuak izango ditugu Durangoko Sorginola Gaztetxean.



