dotb Durangaldeko Telebista

Elizpean plaka bat jarrita hasi dira Iurretako lehen aipamena oroitzeko ekitaldiak

Irailaren 7ra arte ekitaldi ezberdinak egongo dira

Lehen aipamena 1072ko abuztuaren 26koa da

IURRETA| Kanpai-hots batekin eta elizako arkupean plaka bat jarrita hasi dira Iurreta izenaren lehen aipamenaren 950. urteurreneko programazioa ospatzeko ekitaldiak.

Horiek izan dira irailaren 7ra arte udalerriko historia gogoratzeko egingo diren ekitaldietako lehenak. Historialarien arabera, Iurretako lehen aipamena San Martin monasterio iurretar horrekin lotuta dago. Aipamena 1072ko abuztuaren 26koa da, garai hartan Nafarroako errege zen Antso IV.ak, bere emazte Placencia andrearekin batera, Durangoko Lurraldeko konde eta Bizkaiko Jaun Iñigo López «Ezkerraren» eta haren emazte Toda Fortunez Ortiz de Aulestiaren oniritziarekin, San Millan de Cogolla monasterioari Iurretako San Martin Monasterioa oparitu ziotenekoa. Historialarien ustez, opari hori Amatzako gaur egungo San Martin ermitaren aurrekoa izan zen.

Gaur, uztailak 26, gertakizunaren azalpena, dantza, bertso eta musikarekin alaitutako ekitaldia egongo da 12:00etan Amatzako ermitan.

Gaur gertakizunaren azalpena, dantza, bertso eta musikarekin alaitutako ekitaldia egongo da 12:00etan Amatzako ermitan

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.