¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.
Eskariak aurkezteko epea urriaren 30era arte dago zabalik

ZALDIBAR | Udalak prest ditu 2025-2026 ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleentzako dirulaguntzak. Interesdunek urriaren 30era arteko epea dute eskariak eta beharrezko dokumentazioa udaletxean aurkezteko. Eskatzaileek Zaldibarren erroldatuta egon beharko dute, eta homologatutako ikastaroak izan beharko dituzte eginda. Era berean, % 80ko gutxieneko asistentzia egiaztatu beharko dute. Zaldibarko Udalak trinkotasun txikiko zein handiko ikastaroak lagunduko ditu, baita autoikaskuntza ikastaroak ere.
Dirulaguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:
Trinkotasun txikiko ikastaroak:
- Asistentziaren % 80-90: matrikularen % 75
- Asistentziaren % 90 baino gehiago: matrikularen % 90
- Asistentziaren % 100: matrikularen % 100
Trinkotasun handiko ikastaroak:
- Kostuaren % 50
Autoikaskuntza:
- 600 euro gehienez


