dotb Durangaldeko Telebista

Zaldibarko Udalak euskara ikasleentzako dirulaguntzak prestatu ditu

¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.

Eskariak aurkezteko epea urriaren 30era arte dago zabalik

Interesdunek urriaren 30era arteko epea dute eskariak aurkezteko

ZALDIBAR | Udalak prest ditu 2025-2026 ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleentzako dirulaguntzak. Interesdunek urriaren 30era arteko epea dute eskariak eta beharrezko dokumentazioa udaletxean aurkezteko. Eskatzaileek Zaldibarren erroldatuta egon beharko dute, eta homologatutako ikastaroak izan beharko dituzte eginda. Era berean, % 80ko gutxieneko asistentzia egiaztatu beharko dute. Zaldibarko Udalak trinkotasun txikiko zein handiko ikastaroak lagunduko ditu, baita autoikaskuntza ikastaroak ere.

Dirulaguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:

Trinkotasun txikiko ikastaroak:

  • Asistentziaren % 80-90: matrikularen % 75
  • Asistentziaren % 90 baino gehiago: matrikularen % 90
  • Asistentziaren % 100: matrikularen % 100

Trinkotasun handiko ikastaroak:

  • Kostuaren % 50

Autoikaskuntza:

  • 600 euro gehienez

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.