¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.
Txosnagunean paella eta pastela izan zituzten menuan, eta bazkalostean kuadrillen arteko olinpiadekin jarraitu zituzten jaiak
DURANGO | Durangoko San Faustoko Gazte Egunak 800 gazte inguru bildu zituen larunbat honetan txosnagunean. Eguna elkarrekin bazkaltzeko tartearekin hasi zuten, paella eta pastela menuan zituztela.
Bazkaria amaituta, dena jaso eta mahaiak zein aulkiak kendu zituzten, txosnagunea hurrengo jarduerarako prestatzeko. Ondoren, kuadrillen arteko olinpiadak egin dituzte, jai giroan eta talde-lanean oinarritutako arratsaldeari hasiera emanez.








