Urtarrilaren 25etik 27ra ikusgai izango da Zaldibarko Liburutegi Zaharrean

ZALDIBAR.- Gaur, arratsaldeko 18.00etan zabalduko da Zaldibarko Santi Etxebarriaren erakusketa ‘Zaldibart’ kultur ekimenaren barnean kokatzen dena.
Bertan teknika ezberdinekin egindako lanak ikusteko aukera izango da. Horrela, fotograbatua, grabatuak, akuafortea edota punta lehorrarekin eginiko margoak ikusgai izango dira.
Erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 25ean 18.00etatik 20.00etara; urtarrilaren 26an 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara; eta urtarrilaren 27an 12.00etatik 14.00etara.


