Gaur lehenengoa ospatu da eta hurrengoak martxoaren 27 eta apirilaren 3an ospatuko dira

ABADIÑO.- Abadiñoko Udalaren Berdintasun Arloak antolatuta, eta Abadiño Sex egitarauaren barruan, “Gorputza eta Generoa” izeneko tailerrak egingo dira. Gaur lehenengoa izan da eta hurrengoak martxoaren 27an, eta apirilaren 3an 15-18 urte bitarteko gazteentzat.
Antzerki-jolasen eta esperientzien bitartez aztertuko da zer den generoa eta zer leku hartzen duen kontzeptu horrek parte-hartzaileen bizitzan.
Izena emateko, telefonoz deitu Berdintasun Arlora (944669420), edo email bat bidali berdintasuna@abadiano.org


