Bea Ilardia, EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia dotb-n egon zen atzo gauean
DURANGO.- Lau urte Galdakaoko zinegotzia izan eta gero, Bea Ilardiak aurrerapausu bat eman du eta orain Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia da. Atzo gauean dotb-n, Durangaldeko Telebistan egon zen. Ilardiak aipatu zuenez «Bizkaia anitza da, Durangaldea anitza da, hamalau herri dauzka eta hamalau herri behar ditu eta nire ustez herrialde honek kohesio falta dauka», aipatu zuen.
«Ilusio asko ikusten dot Durangon, eta gainera Ima Garrastatxu talde oso ona dauka, jende asko ikusi nuen asteazkeneko mitinean eta nik uste dut igandean sorpresaren bat izan genezakeela», azpimarratu zuen atzo.



