dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] [bideoa] Tronperri dantza taldeak guztion omenez egindako bideoa eskaini dute

Aurten Umeen Euskal Jaiak ez direla ospatuko gogoratu nahi izan dute

DURANGALDEA.- Covid-19ak gure bizimodu osoa hankaz gora jarri badu ere, Tronperri dantza taldeak alaitasun apur bat eskeini nahi izan du. Hona hemen bideo txiki bat era guztietako dantzariekin osatuta. «Omenaldi xume bat baino ez da gaur egungo gizartearentzat: guztiontzat» azaldu dute Tronperrikoek.

Bestalde, Tronperri Dantza Taldeko partaideek gogoratu dute Durangaldean hainbat Umeen Euskal Jai ospatu gabe geratu direla. Era berean, datorren igandeko Bizkaiko dantzarien eguna Zamudion egin behar zena, udazkeneraino atzeratu da.

«Animo guztioi! Lortuko dugu denon artean!»

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.