[dotb.eus] [bideoa] Tronperri dantza taldeak guztion omenez egindako bideoa eskaini dute

  • 22
    Shares
Aurten Umeen Euskal Jaiak ez direla ospatuko gogoratu nahi izan dute

DURANGALDEA.- Covid-19ak gure bizimodu osoa hankaz gora jarri badu ere, Tronperri dantza taldeak alaitasun apur bat eskeini nahi izan du. Hona hemen bideo txiki bat era guztietako dantzariekin osatuta. “Omenaldi xume bat baino ez da gaur egungo gizartearentzat: guztiontzat” azaldu dute Tronperrikoek.

Bestalde, Tronperri Dantza Taldeko partaideek gogoratu dute Durangaldean hainbat Umeen Euskal Jai ospatu gabe geratu direla. Era berean, datorren igandeko Bizkaiko dantzarien eguna Zamudion egin behar zena, udazkeneraino atzeratu da.

“Animo guztioi! Lortuko dugu denon artean!”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.