Eguerdiko 12etan hasiko da Oromiñotik auzotik San Marko auzorarte
IURRETA | Asteburu honetan, datorren domekan, hilak 23an, ospatuko da «Aintzinako Eztegua» ikuskizuna Iurretan. Eguerdian abiatuko da Oromiñotik San Markora eta ibilbidean trikitilariak egongo dira. Bazkariaren ondoren Eingo taldeak joko du.
Hurrengo egunean, hilak 24an, iluntzean Donien Atxa jasoko da eta ondoren partehartzaileentzat makailau errea emango da.
Martitzenean berriz, apirilak 25, San Marko egunean, 12etan meza ospatuko da eta jarraian herri bazkaria egongo da. Bertan parte hartzeko izen ematea jai batzordeak jasoko du. Arratsaldean briska txapelketa ospatuko da ere.
Programazioa zapatuan jarraituko du arratsaldeko bostetan Maiztegi Herri eskolako dantza erakustaldiarekin, ondoren ume jolasak egongo dira eta txokolatea banatuko da. Iluntzean berriz tortila txapelketa ospatuko da eta ondoren Luhartz taldearen erromeria. Afalostean erromeria jarraituko du eta gauerdi partean sorpresa bat egongo da.
Domekan, hilak 30ean amaituko dira jaiak 12etan mezarekin eta Mikel Deuna dantza taldearekin. Arratsaldeko 18:00etan «Amatau pantailak» Muxika Ibarruri eta Gorozikako emakumeen ikuskizuna izango da. Ondoren, jaiei bukaera emateko errifaren zozketa egingo da eta Donien Atxaren jeitsierarekin bukatuko dira aurtengo jaiak.