dotb Durangaldeko Telebista

Amorebieta-Etxanok bizkaiera lantzeko ikastaroa antolatu du estreinakoz

Urriaren bigarren hamabostaldian hasiko da eta urtarrilean amaitu eta izena emateko epea datorren ostiralean zabalduko da

Ikastaro laburra izango da, 100 ordu ingurukoa

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak bizkaiera lantzeko ikastaroa antolatu du estreinakoz datorren ikasturterako. Euskara Zerbitzuak lehen aldiz antolatu du ekimena eta helburua euskaldun zaharrei zein euskaldun berriei bizkaiera erabiltzera animatzea eta zornotzarren artean euskarazko sareak osatzea da. Honela, euskaldun zaharrei euskara gaitasuna hobetzeko aukera eskainiko da eta euskaldun berriei, berriz, bizkaierara hurbiltzeko bidea erraztuko da. Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, euskaldun berri zein euskaldun zaharren aspaldiko eskaera da horrelako ikastaroa antolatzearena, izan ere, euskaldun berriek euskara batutik herriko hizkerara hurbiltzeko beharra dute, euskaldun zaharrekin integratzeko, eta horretarako oinarrizko azalpen batzuk behar dituzte. Euskaldun zaharrek, berriz, herriko hizkera darabilte, baina arau gramatikalen inguruan inork ez die ezer erakutsi orain arte, eta askotan ez dakite zer den zuzena eta zer ez. 

Ikastaro laburra izango da, 100 ordu ingurukoa eta bertan oinarrizko nozioak ikasiko dira, herritar arruntak erakartzeko eta euren artean sarea osatzeko. Ordu eta erdiko zazpi saioz osatua egongo da. Bi astetik behin, astearteetan elkartuko da taldea.  Urriaren bigarren hamabostaldian hasiko da eta urtarrilean amaitu. Euskara Zerbitzutik azaldu dutenez, egutegian aldaketak egon daitezke, baina, aurreikusitako datak ondokoak izango dira: urriak 17 eta 31; azaroak 14 eta 28; abenduak 12 eta urtarrilak 9 eta 23. 

Izen-emateko epea zabalik, irailaren 1etik aurrera

Bizkaiera lantzeko ikastaroan parte hartu nahi duenak datorren irailaren 1etik (ostirala) aurrera eta irailaren 29ra arte izango du izena emateko epea zabalik. Apuntatzeko, ondoko estekan sartu beharko da:     https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus/eu/active/activitys . Ikastaroa doakoa da eta bestelako argibiderik behar duenak Euskara Zerbitzura deitu edo idatzi dezake:  946 300002 (120 eta 121 luzapenak), euskara@amorebieta.eus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime