dotb Durangaldeko Telebista

Amorebieta-Etxanok Txistu Eguna berreskuratuko du larunbatean

Pasadan urtean pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero, aurten sei txistulari talde ariko dira herrian zehar

Sei taldek parte hartuko dute larunbat honetan

AMOREBIETA-ETXANO.- Txistu Eguna bueltan da Amorebieta-Etxanon, 2020an Covid-19aren pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero. Udazken Txistulari Taldeak antolatuta du, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean eta irailaren 25ean izango da, larunbat honetan, arratsaldez. Aurtengoarekin XX. edizioa beteko du Txistu Egunak. Udalak gogorarazi nahi du hau ez dela ohiko edizioa izango, pandemiaren aurkako protokoloa bete behar delako; hala ere, ospatu egingo da segurtasun neurri guztiekin; Amorebieta-Etxanon Txistu Eguna berreskuratzearen ilusioarekin.

Udazken Txistulari Taldeak lan egiten du txistua euskal kultura tradizionalari lotutako musika-tresna gisa zabaltzeko, bizirik jarrai dezan eta egungo gizartearen parte izaten jarraitzeko: «gure gizartean, ospakizunetan eta tokiko musika-eskaintzan txistua ohiko elementua izatea nahi dugu». Helburu horrekin, urteko igande guztietan (abuztuan izan ezik) kalejira egiten da, eta txistulariak Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara joaten dira; gainera, duela 22 urtetik, Karmengo jaietan txistularien kontzertua antolatzen da, beste herri batzuetako txistulariekin eta abesbatzekin, metalekin eta abeslari gonbidatuekin. Hala ere, elkarteak gogorarazi nahi du pandemiaren harira ezin izan dituztela kalejira guztiak egin, ezta ere nahi zuten auzoetako jai guztietara joan: «hala ere, uste dugu aurtengo Txistu Eguna mugarri garrantzitsua dela normaltasuna berreskuratzeko eta txistua gure herrian entzunarazteko».

6 banda

Txistu Egunaren helburua da herriko kaleetan hainbat talde entzuteko aukera eskaintzea eta herritarrei txistulari banden musikaz gozatzeko aukera ematea. Aurtengo Txistu Egunaren edizioan, irailaren 25ekoan, sei taldek hartuko dute parte:

  • Usartza Txistulari Taldea – Eibar
  • Itxaropena Txistulari Taldea – Lekeitio
  • Kankinkabara Txistulari Taldea – Bermeo
  • Goiz Deia Txistulari taldea – Lepazpi
  • Jaizale Txistulari Taldea – Durango
  • Udazken Txistulari Taldea – Amorebieta-Etxano

Programa

17:00 Txistulari banda bakoitzak kalejira egingo du herri kale hauetan zehar: Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, Zubipunte, Bizkaiko Etxebizitzak eta San Juan, Santa Ana eta Andrandi.

18:00 Banda guztiak elkarrekin aterako dira kalejiran. Ibilbidea: Zelaieta Zentrotik irten eta Udaletxera, San Pedrora, San Miguelera, kontzertua Gernika Plazan, kontzertua Andra Mari plazan, Ibaizabal kaletik Ogenbarrenara kontzertua, Venezian kontzertua, Calvarion kontzertua, Harrisonen kontzertua, Tomasaren Plazan kontzertua eta kontzertua Euskal Herria plazan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.