dotb Durangaldeko Telebista

‘Andereño’, Anita Maravillas antzerki taldearen eskutik igande honetan Durangon

Antzezlana arratsaldeko seietan taularatuko da San Agustin Kulturgunean

Antzezlana datorren igandean ikusteko aukera izango da

DURANGO | Urtarrileko programazioarekin jarraituz, datorren asteburuan Anita Maravillas atzerki taldeak ‘Andereño’ izeneko antzezlana taularatuko du. Hitzordua datorren igandean izango da 18:00etan.

Antzezlanari dagokionez, Andereño ausarta, trebea eta atsegina da. Gai da haurren gaitasunak ikusteko, guzti- guztienak. Andereñok eta umeek eskola eder bat eraiki dute basoan, animalia guztientzako lekua duen eskola bat.

Askatasuna da Andereñok gehien maite duen hitza, eta, horregatik, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra bat hasiko dute, eta, ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute gogo biziz amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitakoa. Istorio hau libre eta zoriontsu izateko saiakera zoro eta ederra da. Bertan, andereño ausart haien hitzak bildu dira, belarrira xuxurlatuko digutenak libre izateko lehen baldintza saiatzea dela.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.