dotb Durangaldeko Telebista

‘Anonyme Popular’, datorren ostegunean Igor Elortza eta Rafa Rueda Durangon

Ikuskizuna arratsaldeko zazpiretan hasiko da San Agustín Kulturgunean

Ikuskizuna datorren ostegunean izango da San Agustinen

DURANGO | Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da, Igor Elortza bertsolaria. Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.

Rafa Ruedarekin landu ditu doinuak eta soinuak. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko. Dinamoa sormen gunekoen ikus-entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.

Fitxa artistikoa:

  • Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza.
  • Doinua eta soinua: Rafa Rueda.
  • Ikus-entzutekoa: Dinamoa Sormen gunea. 
Sarrerak
San Agustin Kultur Gunea. Saioa baino ordu bete arinago eta saioak irauten duen bitartean

Arte eta Historia Museoan:

• Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 – 20:00
• Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 – 20:00
• Igandeak: 11:00 -14:00
Kutxabank (zerbitzu honek komisioa kobratzen du erositako sarrera bakoitzagatik)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.