19:00ak inguruan Irubidetik kalejira izango da trikitilariekin eta gero txopoa altxatuko da

ATXONDO | Apatako San Pedro jaietako programazioa asteazkentik igandera luzatuko da eta San Pedro egunean, 12:30ean herriko nagusientzako hamaiketakoa eskainiko da eta arratsaldean, 18:00etan,txoko txikiaren apainketa burutuko da Gaztetxean. 19:00ak inguruan Irubidetik kalejira izango da trikitilariekin eta gero txopoa altxatuko da, pregoiarekin eta taloak banatuz. Ondoren, Sala eta Garaik bertsio akustikoak egingo dituzte.
Ekainak 29an, berriz, txistulariek egunari hasiera emango die eta programazioak arratsaldean jarraituko du. Horrela, 18:30ean Andasto dantza taldearen erakustaldia izango da plazan eta ondoren pintxo-potea. 19:30ean nesken pala eta pelota partiduak ospatuko dira, Xala-Azanza eta Olazabal-Apezetxearen kontra.
Ostiralean, hilak 30, ekitaldiak arratsaldean izango dira. 17:30ean Panpotx (umeentzako makiliai, ile-apainketa eta jolasak) izango da plazan eta 20:00etan herria afaria makilau eta tortila patata lehiaketarekin.
Larunbatean, uztailak 1, goiz eta arratsaldez umeentzako zintzilik emozioen laborategia izango da; tirolinak, sareak eta eskalada guneekin. Eguerdian kuadrillen paella eta igel txapelketa ospatuko da eta 17:00etan mus txapelketa. 18:30ean elektrotxaranga kalejira izango da eta gaueko 23:00etan musika Añube eta Iskanbila taldeekin.
Jaiak uztailaren 2an, igandean, bukatuko dira. Goizean artisua eta nekazari azoka izango da eta 19:00etan ume eta nagisuentzako kontu-kontzertua. Ostean, txopoa bota eta txokolatea banatuko da.


