Eixu azoka zabalik egongo da datorren hilak 8ra arte

DURANGO.- Bosgarren urtez Andra Mariko elizpean Eixu Azoka ospatuko da. Artisau eta sortzaileen azokan, sorkuntza bakar eta berezi asko aurkituko dira.
Horrela, abenduaren 3tik 8ra azokara hurbilduz gero, eskuz egindako askotariko produktuak egongo dira: ilustrazioak, musika instrumentuak, zestoak, bitxiak, xaboiak, amantalak, lorontziak, arropa, motxilak, zurezko kutxak, gerrikoak, txotxongiloak, dekorazioa,… Artisauekin harreman zuzena izan eta beraien lana gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.


