dotb Durangaldeko Telebista

Artisau eta sortzaileen azoka asteburu honetan Durangoko Andra Mariko elizpean

Eixu azoka zabalik egongo da datorren hilak 8ra arte

Beste urte batzuetako azoka

DURANGO.- Bosgarren urtez Andra Mariko elizpean Eixu Azoka ospatuko da. Artisau eta sortzaileen azokan, sorkuntza bakar eta berezi asko aurkituko dira.

Horrela, abenduaren 3tik 8ra azokara hurbilduz gero, eskuz egindako askotariko produktuak egongo dira: ilustrazioak, musika instrumentuak, zestoak, bitxiak, xaboiak, amantalak, lorontziak, arropa, motxilak, zurezko kutxak, gerrikoak, txotxongiloak, dekorazioa,… Artisauekin harreman zuzena izan eta beraien lana gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.