dotb Durangaldeko Telebista

Artisau eta sortzaileen azoka gaur Landako Gunean

Ateak goizeko 10:30ean zabalduko dira

Erakustaldia goizez eta arratsaldez izango da

DURANGO.- Gaur, larunbata, artisau eta sortzaileen azoka ospatuko da Landako Gunean, bertan 26 artista ezberdinek parte hartuko dute, nobedade eta askotariko lanekin. Ateak  goizeko 10:30ean zabalduko dira 14:30ak arte. Arratsaldean berriz 16:30etik 20:30era izango da.

Erakustaldiaren ordutegia:  11:00-14:00 eta 16:30 – 18:30
Manduixa Gorriko Sandrak artilearen erakustaldia egingo du, hau lantzeko prozesu guztia zuzenean ikusteko aukera izango da bertan. Gainera erakusketa hontan moztutako artiletik bere trasformazio modu bat erakutsiko du. «Artiletaz galdetu ezkero jendeak lotzen duen irudia artilezko galtzerdiarena da eta adin pixkat dutenek latxaz eginiko artilezko galtzerdi gogorra. Gaur eguneko erabileran gutxietsia izan den material bat. Denek bere alderdi ezkorrak aipatzen dute, gogorra, asko pikatzen du eta beroarekin lotzen da baita ere», azaldu dute antolatzaileek.
Erakusketan gaur egun askotan aipatzen diren jasagarritasun eta iraukortasun hitzen gertuko adibide bat ematen ere saiatuko dira. «Artilea, askotariko funtzioak betetzen dituen gure latxa ardiaren artilearekin, gure ingurunea zainduz, ekonomian lagunduz bere esnearekin, bertako arraza mantenduz, lehengai xumea izanik ere balioan jarri behar da eta gure eguneko proposamena ondokoa izango da; Artile fibra naturala hartu eta kardatua, tintaketa eta fieltroa egiteraino eraman eguneko sorkuntza. Prozesu hau egiteko denbora behar da eta tresneria ezberdina ere erabili beharko da,artile mota ezberdinak ikusteko desberdintasuna, fibra natural batzuk, karda mota ezberdinak, sua, lapikoak, tinteak, xaboia…», gaineratu dute

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.