dotb Durangaldeko Telebista

Atxondoko Udalak komun publiko bat jarriko du Apatako plazan

Udal gobernuak 2,1 milioi onartu ditu 2024rako

Udal arduradunek jaietarako komunak prest izatea espero dute

ATXONDO | Atxondoko Udalak 2.100.570 euroko aurrekontua onartu ditu aste honetan. Udal gobernuak azaldu duenez, aurrekontuaren ardatza ez da izan obra handiak egitea. Onartu berri diren kontuen helburua herritarrek dituzten beharrizanei erantzutea izan da. “Herria zaintzeko eta biziberritzeko aurrekontua izango da, bai mantentze lanetan baita kultur arloan ere”, azaldu du Eneritz Agirre alkateak.

Aurreikusi dituzten egitasmoen artean honako hauek nabarmendu daitezke: Apatako plazan komun publikoa ipiniko dute. 25.456 euroko aurrekontua duen proiektua herritarrek sarritan eskatutako zerbitzu bat da. Udal arduradunek jaietarako komunak prest izatea espero dute. Bestalde, Barraskiko bigarren zatia ondo hesi gura du udalak, arriskua ekidin eta segurtasuna bermatzeko. Itxitura horretara 15.000 euro bideratuko dituzte. HAPOari dagokionez, iaz hasitako lanketarekin jarraituko dute 2024an ere.

Auzoei eta herriguneari dagokienez, udalak auzo batzarrak egin ditu herritarren beharrizanak bertatik bertara ezagutzeko. Batzar horietan jasotako hainbat proposamen kontuan hartuz, hobekuntzak martxan jartzeko diru atal bat onartu dute.

Herriko hainbat bide asfaltatzeko 40.000 euro aurreikusi dituzte. Argiztapena hobetzeko, berriz, 30.000 euro gorde dituzte. Kultur arloari dagokionez, Atxondoko Udalak ahalegin berezia egin du aurten. Herritarrekin osatuta dagoen kultur mahaiarekin batera elkarlana sustatu guran, talde
honen diru laguntza 2.000 eurotik 8.000 eurora igo dute.

Aurrekontuetan sartu barik gelditu diren proiektuak 2023ko soberakina jasotzerakoan erabakiko direla aurreratu du udalak. Horretarako, prozesu parte-hartzaile bat martxan jarri nahi dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime